Saskibaloia

San Antonio Spurs, NBAko titulutik garaipen batera

Finalean berriro irabazi dio Cleveland Cavaliersi, eta 3-0 doaz.

2007ko ekainaren 13a
10:30
Entzun
San Antonio Spurs NBAko titulua irabaztear da, 3-0 aurretik jarri delako Cleveland Cavaliersen kontrako finalean. Bart lortu du hirugarren garaipena: 72-75. Beste garaipen bat nahikoa du. Bihar jokatuko dute laugarren partida, Clevelanden berriro.

LeBron James izan da Clevelandeko onena: 25 puntu. Zidrunas Ilgaukasek 12 puntu egin ditu eta 18 errebote harrapatu. San Antonioko onenak: Anthony Parker (17 puntu) eta Tim Duncan (14 puntu, 9 errebote).

Azkeneko lau denboraldietan bi aldiz irabazi du titulua San Antoniok, eta bere historiako zortzigarrena luke aurtengoa. Boston Celtics, Los Angeles Lakers eta Chicago Bulls baino ez dira titulua zortzi aldiz eskuratu duten taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.