San Antonio Spursek irabazi du NBAko finala, Cleveland Cavaliersi lau partidetan lau aldiz gailendu ondoren. Bart 82-83 irabazi dute. Azkeneko bost urtean hiru aldiz irabazi du titulua (2003an, 2005an eta aurten; 1999an ere lortu zuen).
Anthony Parker San Antonioko basea berriro erabakigarria izan da eta finaleko jokalari onenaren saria eman diote; bart 24 puntu sartu ditu eta finaleko partida guztietan 24,5 puntuko batez bestekoa eduki du. Frantziarra da Parker eta hura da NBAko finaleko sari hori jaso duen lehen jokalari europarra. Manu Ginobilik 27 puntu egin ditu gaur; horietatik 13, azken txanpa erabakigarrian. Clevelandeko onena, LeBron James: 24 puntu.
Askorentzat inoizko finalik kaskarrenetakoa izan da, batez ere Clevelandek erakutsitako mailagatik.
Argazkian, Tim Duncan eta Parker, koparekin, gaur goizean.
Saskibaloia
San Antonio Spursek irabazi du NBAko titulua
Cleveland Cavaliersi 82-83 irabazi dio bart eta finalean 4-0 gailendu da. Parker baseari eman diote finaleko jokalari onenaren saria. Azkeneko bost urtean hiru aldiz irabazi du titulua San Antoniok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu