Amaya San Antoniok bolada onari eusten dio, eta 23-24 irabazi zion atzo Naturhouseri Asobal ligako bederatzigarren jardunaldian. Iruñeko taldeak oso lehia serioa egin zuen, defentsan batez ere, eta horri esker lortu zuen sasoiko bosgarren garaipena. Atzo lortutako bi puntuei esker, gainera, CAI Aragoi eta Naturhouse aurreratu ditu sailkapenean, eta seigarren da orain, Europako lehiaketa bat jokatzeko aukera ematen duten postuetan, alegia.
ABF ligan, berriz, Bera Berak ezin izan zuen ezustea eman, eta 40-29 galdu zuen Eldaren aurka. Donostiarrek estu hartu zuten etxeko taldea lehen zatian (18-16), baina gero ezinean aritu ziren.
San Antoniok 23-24 irabazi du Logroñon, eta seigarren da orain sailkapenean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu