San Antoniok arnasa hartzeko aukera galdu du Guadalajararen aurka

26-27 galdu du etxean lehen zatiko lan kaskarraren ondorioz, eta bi puntura ditu orain jaisteko postuak

Erredakzioa
Iruñea
2011ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
San Antoniok hurrengo asteak lasaiago igarotzeko aukera bikaina galdu zuen atzo etxean. Guadalajara hartu zuen NUPen,jaitsiera postuen langa markatzen zuen taldea, eta 26-27 galdu zuen. Iruñeko taldeak lehen zati tamalgarria egin zuen, atsedenaldirako zazpi goleko desabantailarekin iritsita, eta bigarrenean aldea murrizteko ahalegina egin arren,beranduegi zen. Porrotaren eraginez orain bi puntura ditu jaitsiera postuak. Egoera berdinean dago Anaitasuna.

Lehen zatian galdu zuen partida San Antoniok. Guadalajarak erakustaldia eman zuen lehen ordu erdian eta 11-18 irabazten joan zen aldageletara. San Antonio izenez, eta segur asko izanez, Guadalajara baino gehiago da, baina hori kantxa gainean erakutsi behar da. Bigarren zatian erakutsi zuen hori, Mindegia eta Agirrezabalagaren eskutik—bosna gol—.Apurka tartea jaten joan ziren, 24na berdintzeraino. Zailena eginda zegoen, baina Guadalajarak hobeto kudeatu zituen azken minutuak eta bi penalti sartuz tarte erabakigarria ireki zuen berriz. Nabarmentzekoa Mateo Garraldak bere etxea izandakoaneginiko lana, hiru gol sartu zituen bederatzi metrotatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.