San Antoniok Atleticoren etxean jokatuko du gaur
ESKUBALOIA. San Antoniok partida oso zaila du gaur Madrilen, Atleticoren pistan (20:30), Asobal ligako 14. jardunaldian. Atleticok Ciudad Realek azken urteetan izandako taldeari eutsi dio, eta izena bakarrik aldatu du. Egun 2. postuan dago, San Antonio, berriz, 10. Iruñeko taldeak lasaitua hartu zuen herenegun Zaragozan 29-34 irabazita, lau puntuko tartea ireki zuelako jaitsiera postuekiko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu