Amaya Sport San Antoniok ez du ondo hasi Asobal ligako bigarren itzulia. Estatistikak argigarriak dira: lau partida jokatu ditu, eta ez du bat bera ere irabazi. Zortzi puntutatik bakarra lortu du, azken jardunaldian Port Sagunten pistan berdinduta. Emaitza bolada txar horrek izan du, noski, ondoriorik, Iruñeko taldeak hiru postu galdu baititu sailkapenean bigarren itzulian, laugarren postutik zazpigarrenera. Zorionez, bolada hori ez da Europako Errekopara hedatu, eta San Antonio final-laurdenetan dago jada.
Juanto Apezetxearen taldeak gaur du aukera aproposa bigarren itzuliko lehen garaipena lortzeko, Alcobendasen aurka jokatuko baitu NUPeko pabiloian (18:30). Nafarrek ez lukete arazo handirik izan behar irabazteko, Alcobendasazkena baita sailkapenean, bost puntu eskasekin. Espainiako taldeak jokalari mordoa galdu du neguan, klubak dituen arazo ekonomiko larrien ondorioz, eta suspertu ezinik dabil. Egoera horri etekina atera nahi dio gaur San Antoniok.
ABF ligan, berriz, Bera Berak azken partidetako bolada txarra eten nahi du, gaur Bidebieta kiroldegian Leoni irabazita (19:00).
San Antoniok bigarren itzuliko lehen partida irabazi nahi du gaur
Iruñeko taldeak aukera aproposa du garaipena lortzeko, Alcobendas azken sailkatua hartuko baitu NUPeko pabiloian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu