ESKUBALOIA

San Antoniok ez du Asobal Ligan jarraituko datorren denboraldian

Ez du Espainiako ligak eskatzen duen 60.000 euroko bermea ordaintzeko babeslerik lortu. Jokalariei taldea uzteko askatasuna eman die klubak.

2012ko uztailaren 19a
17:25
Entzun

San Antonio Iruñeko eskubaloi taldeak ez du Espainiako Asobal Ligan jokatuko hurrengo denboraldian. Gaur eguerdian eman du albistea Doroteo Vicente klubeko presidenteak, emozionatuta. Izan ere, taldeak ezin izan du Asobal Ligan parte hartu ahal izateko 60.000 euroko bermea ordaintzen lagunduko zion babeslerik eskuratu.

Taldea zulo beltzean sartuta ibili da urte osoan zehar, eta azkenean aurreikuspen txarrenak bete egin dira. Martxoaren 21ean jokalariek protesta geldialdia egin zuten Ademarren aurkako partidaren aurretik, sei eta zortzi hilabete arteko irudi eskubideei zegokien dirua eta hilabeteko soldata jaso gabe zituztelako. Egoerak denborarekin ez du hobera egin, eta hori iraultzeko aukera bakarra zen babeslea ez du lortu San Antoniok.

Vicentek adierazi du klubaren lehentasuna orain jokalariei zor dien dirua itzultzea dela "nola edo hala". Haiei askatasun osoa eman diete nahi izanez gero taldea uzteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.