Lehen jardunaldiko porrota ahazteko garaipena behar du Amaya Sport San Antoniok gaur, bere pistan, Antequeraren aurka (20:00). Gaizki hasi du denboraldia Iruñeko taldeak, eta Juanto Apezetxea entrenatzaileak aitortu du lehen partida galdu izanak min egin diela jokalariei. «Konfiantza pixka bat galdu dute». Aste honetako lanak garaipenaren saria eskuratuko duela espero du, hala ere, entrenatzaileak.
Hainbat jokalarik arazo fisikoak dituzte, baina Apezetxeak espero du denak jokatzeko moduan egotea. Ristanovic katarroak jota dago, eta Mindegiak sorbalda du minduta. Rasic eta Gedeon ere ez dira sasoi betean, baina pistara aterako dira, nafarrek behar dituzten bi puntuak irabazten laguntzera.
Irabazteko, hain zuzen, partidaren erritmoa San Antoniok ezarri behar duela erran du Apezetxeak. «Atepean ongi ari dira, eta defentsako lanean ere bai. Eraginkorrak izan behar dugu, eta indar handiarekin jokatu», azaldu du nafarren entrenatzaileak.
San Antoniok Huescako porrota ahaztu nahi du Antequeraren aurka
Gaizki hasi du denboraldia Iruñeko taldeak, eta gaur bi puntuak eskuratzen saiatuko da bere pistan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu