Fernando San Emeterio hegala fitxatu du gaur Tau Baskoniak, hurrengo hiru denboraldirako. 1984an jaio zen, Santanderren (Espainia), 1,94 metro da luze, eta azkeneko bi urteetan Akasvayu Gironan jokatu du, Espainiako ACBn. Jaurtitzaile ona da.
Espainiako junior eta 20 urtez azpiko selekzioetan jokatu izan du San Emeteriok.
Tau Baskoniak aste honetan bertan beste urtebeterako lotu du Pete Mickeal hegala, eta atzo Dusko Ivanovic entrenatzailea, hiru urterako.
Saskibaloia
San Emeterio hegala fitxatu du Tauk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu