San Jose beste bost urtez ariko da talde zuri-gorrian
ATHLETIC. Mikel San Josek Athleticen jarraituko du, 2015. urtera arteko kontratua adostu baitu talde zuri-gorriarekin. Erdiko atzelaria Liverpoolek utzita aritu da Athleticen sasoi honetan, eta talde zuri-gorriak hura fitxatzeko aukera zuen hiru milioi euro ordainduta. Athleticek aukera hori baliatu du, jokalariak oso lan ona egin baitu denboraldi honetan. 30 milioi euroko etete klausula izango du aurrerantzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu