San Jose: «Oso gorputzaldi txarra geratu zitzaigun partidaren amaieran»

Moskun galduta, «kolpe handia» hartu zutela onartu dute zuri-gorriek, baina «itxaropentsu» daude

Erredakzioa
Bilbo
2012ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
«Lehen zatia oso ona izan zen, eta gero ez genuen espero eurek emaitza iraultzeko gai izango zirenik. Gorputzaldi txarrarekin geratu ginen partida amaitutakoan». Ostirala izanagatik, astelehen handi samarrarekin zeuden atzo Athleticeko jokalariak, Mikel San Jose atzelaria tartean. Lokomotiv Moskuren aurka 2-1 galduta, berrindartzeko entrenamendu saioa egin zuten zuri-gorriek.

Malagaren aurka jokatuko dute bihar. «Eta oso partida garrantzitsua da. Hiru puntuez gain, gol aldea ere zaindu beharko dugu», zehaztu zuen nafarrak. Baina Europako Ligako partida buruan dutela ariko dira bihar zuri-gorriak. «Emaitza irauli beharra daukagu, zaleei merezi duten poza emateko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.