San Josek barizela du, eta ez da izango Londresen
OLINPIAR JOKOAK. Mikel San Jose Olinpiar Jokoetarako Espainiako selekziotik kanpo geratu da, barizelak jota baitago. Atzo egindako proben ostean egiaztatu zuten Athleticeko erdiko atzelariaren gaixotasuna, eta hautatzaileek taldetik kanpo utzi nahi izan dute, gainontzeko jokalariak kutsa ditzakeelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu