Arrauna

San Juan eta Hondarribia nagusi Orion

San Juanek jarraitzen du lehen postuan Euskotren ligan. Hondarribiak bere nagusitasuna erakutsi du San Miguel ligan.

Hondarribiako arraunlariak Gipuzkoako Txapelketako garaipena ospatzen, joan den asteazkenean. JON URBE / ARGAZKI PRESS
2015eko uztailaren 18a
10:06
Entzun

Segundo bat baino gutxiagoko aldea atera dio San Juan Iberdrolak Zumaiari. Nahikoa, ordea, sailkapenean aurretik jartzeko. Hala puntu bakarreko aldea ateratzen dio lehenak bigarrenari sailkapen nagusian ere. Hirugarren eta laugarren tokian dauden Hibaika eta Orioren artean ere puntu bakarreko aldea soilik dute sailkapen nagusian, eta ia erabat berdinduta amaitu dute Orioko bandera ere.

Hala, beraz, aldea handitzen saiatu beharko dute igandean Portugaleten jokatuko den banderan.

San Miguel liga

Orain arteko ibilbideari eutsi eta bere nagusitasuna erakutsi du beste behin Hondarribiak, Orion, 19 minutu eta 15 segundoko denbora eginez. Bigarren tokian, geratu da Kaiku, hiru segundora, eta hirugarren Orio bost segundoko aldearekin.

Orain arteko hiru banderei beste bat gehitu die, beraz, Hondarribiak. Banarekin jarraitzen dute, berriz, Oriok eta Urdaibaik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.