Arrauna

San Juanek esku-eskura dauka Euskotren liga

Pasaitarren sei segundo atera dizkiote Hibaikari Zarauzko lehen jardunaldian, hamalau Zumaiari eta 38 Samertolameuri. 

unai zubeldia
2014ko abuztuaren 16a
18:40
Entzun

Liga amaitzeko estropada bakarra falta denean, hiru puntuko aldea dago San Juan eta Hibaikaren artean. Bestela esanda: pasaitarrek esku-eskura daukate liga. Sanjuandarrak erabat nagusi izan dira Zarauzko Ikurriñako lehen jardunaldian, eta Zarauzko estropada eta liga, biak eskuratzeko aukera bikaina daukate bihar. Estua eta ikusgarria izan da lehen luzea, ziabogara bost segundo eskaseko aldearekin iritsi direlako San Juan, Hibaika eta Zumaia. Baina, olatuari olatua lotuz, gozatu egin du San Juanek barrurako luzean. Hamalau-hamabost segundoko aldea ere izan du bi aurkari zuzenekiko, baina, berrindartuta, azken unean galera sei segundora murriztu du Hibaikak. Itsaso zabalean erabat ezinean, 38 segundo galdu ditu, azkenerako, Samertolameuk. Bihar 18:00etan jokatuko da Euskotren ligako azken estropada, Zarautzen bertan.

Zarauzko bandera:

1. San Juan                   11.09,86

2. Hibaika                      11.16,62

3. Zumaia                      11.23,92

4. Samertolameu         11.48,22

Sailkapen nagusia:

1. San Juan                   26 puntu

2. Hibaika                      23 pt.

3. Zumaia                      13 pt.

4. Samertolameu          8 pt.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.