Lehia estua izan da emakumezkoen estropadan, baina joan den igandeko aldea erabakigarria izan da azken emaitzan. Zumaia eta San Juan oso parekatuta aritu dira; Hibaika ere gertu izan dute, eta Orio txukun aritu da.
Zumaiak 10:38:64ko denbora egin du; San Juan 0,96ra iritsi da, Hibaika 3,18ra eta Orio 9,22ra. San Juanek segundo eta 32 ehunenen aldea zuen Hibaikarekiko joan den igandetik, eta lau segundo eta 48 ehunenena Zumaiarekiko.
Inder Paredes San Juango patroia pozarren agertu da garaipenarekin. Entrenatzaileari eskaini dio bandera.
Sailkapen nagusia:
San Juan 21:16:40
Zumaia 21:19:92
Hibaika 21:19:94
Orio 21:41:38