ARRAUNA

San Juanentzat azken estropada, Hibaikarentzat Gipuzkoako Liga

Puntu bakarraren aldearekin irabazi dute liga Errenteriakoek.

Hibaikako arraunlariak Gipuzkoako Ligako garaipena ospatzen. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2016ko abuztuaren 27a
17:19
Entzun

Etxeko estropadan, Errenterian irabazi du liga Hibaikak. San Juan nagusitu da Gipuzkoako Ligako azken estropadan, baina Hibaika bigarren izan da, eta horri esker lortu du ligako txapelduna izatea. Bere historian aurreneko aldiz lortu du lehiaketa horretan nagusitzea. Ez hori bakarrik: liga bat lehenengoz ere irabazi du.

Bi punturen tartea ateratzen zion Hibaikak San Juan bigarren sailkatuari azken estropadaren faltan. Nahikoa zuen pasaitarren aurretik sailkatzea, eta baita atzetik egitea ere; betiere, San Juanen eta etxekoen artean beste talderik sartzen ez bazen.

Estropada erlojuaren aurka izan da, eta bi txandatan banatu dituzte bederatzi taldeak: azken bost sailkatuak atera dira lehenbizi, eta aurreneko laurak gero. 10:27,89ko denboran osatu du distantzia San Juanek, eta ia hiru segundo gehiago behar izan du Hibaikak. Orio izan da hirugarrena, lanak Hibaikak baino hamabi segundo motelago eginda.

Azken estropadako zortzi puntuei esker, 100 puntura iritsi da Hibaika, eta 99rekin geratu da San Juan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.