KONTXAKO BANDERA

San Juanentzat da Kontxako bandera

Pasai Donibanekoak onenak izan dira bigarren estropadan ere.

San Juango arraunlariak, kaira heltzen. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko irailaren 13a
07:32
Entzun

Joan den igandeko estropadaren antzerakoa izan da Kontxako banderako bigarren estropada; San Juan izan da azkarrena, hamar minutu eta 38 segunduko denbora eginda. Segundo pasatxora helmugaratu da Hibaika, eta hirugarren izan da Zumaia. Orio izan da laugarren.

San Juan, Hibaika eta Zumaia hiru segundoan geratu ziren lehen estropadan, eta, beraz, ez zen erraza aurreikuspenak egitea. Oso parean abiatu dira lau taldeak, baina apurka-apurka aurretik jarri da San Juan. Ziabogara aurretik heldu dira Donibanekoak, eta badiara bueltan zabaldu dute aldea. Azken metroetan Hibaika gerturatu bazaie ere, San Juanentzat da bandera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.