Kirola

San Mames berrian parte hartuko du Jaurlaritzak, baina ez du zehaztu zenbat diru jarriko duen

Athleticek 55 milioi euro ipintzeko eskatu dio. Bilera egin dute Lopezek eta Garcia Makuak.

2009ko irailaren 18a
19:06
Entzun
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Fernando Garcia Makua Athleticeko presidentearekin bildu da eta hasierako akordioa lortu dute San Mames futbol zelai berrian Jaurlaritzak parte hartzeko. Lopezek ez du zehaztu zenbat jarriko dute. "Pixkanaka" emango dute, haren arabera.

Garcia Makuak 55 milioi euro jartzeko eskatu dio. Jaurlaritzak, ekonomiaren egoera kontuan hartuta, ekarpenak aurrekontuen arabera jarriko dituela esan du. BBK eta Bizkaiko Foru Aldundiak ere diru kopuru hori jartzea nahi du klubak. Athleticek 42 milioi euro ipiniko lituzke.

Horrela eginez gero, estadio berriak jabego publikoa izango du, Anoetak, Mendizorrotzak edota Buesa Arenak bezala. Kudeaketa eta ustiapena publikoa izango bada ere, Athleticek mugatuko du bere erabilera.

Lehendakariak eta Garcia Makuak proiektuaren garrantzia azpimarratu dute. "Bilbora, Bizkaira eta Euskal Autonomi Erkidegora etortzen diren milaka bisitariren jomuga izango da", adierazi du Athleticeko buruak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.