futbola

San Mames bete egingo da asteazkenean Euskal Selekzioa ikusteko

Bi mila sarrera baino ez dira geratzen saltzeko, eta astelehenean erosi ahal izango dira Bilboko estadioko lehiatilan.

2010eko abenduaren 24a
16:28
Entzun
Datorren asteazkenean Euskal Selekzioa-Venezuela gizonezkoen lagunarteko partida ikusteko San Mames Bilboko estadioa bete egingo da, gaur EAEko Federazioak emandako datuen arabera. Izan ere, federazioak BBKn salgai jarritako sarrera guztiak agortu dira dagoeneko, eta orain bi mila txartel baino ez dira geratzen saltzeko.

Bi mila horiek astelehenean erosi ahal izango dira, San Mameseko lehiatilan, 10:30etik aurrera. Pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera hartu ahal izango ditu.

40.000 ikusle sartzen dira Bilboko estadioan, eta Euskal Herriko selekzioak han jokatu ohi du. 20:45ean hasiko da asteazkeneko partida (ETB1).

Azkeneko bi urtean futboleko gizonezkoen selekzioak ez du partidarik jokatu, EAEko Federazioaren eta jokalarien artean ofizialtasuna lortzeko lanari buruzko desadostasuna zegoelako. Arazoak ez dira konpondu, baina jokalariek jokatzea erabaki dute. Federazioaren jokabidea "etsigarria" dela salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.