San Mames lepo beteko da bihar Europako Ligako finala ikusteko
Bihar jokatuko da Atletico Madrilen eta Athleticen arteko Europako Ligako finala, Bukaresten, baina Bilbotik ere bultzaka ariko dira Athleticeko zaleak. Athleticen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren ekimenez, pantaila erraldoiak jarriko dituzte San Mamesen. Lepo beteko da katedrala, atzo arratsalderako salduta zeudelako sarrera guztiak (3 eta 5 eurotan). Sei pantaila handi jarriko dituzte. Besteak beste, Doctor Deseo eta The Uskis taldeen kontzertuak ere izango dira San Mamesen, partidaren atarian. Plaza Barrian eta Funikular plazan ere jarriko dituzte pantailak, eta baita Getxon eta Zallan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu