Futbola-Europako Liga

San Mamesek agur hobea merezi zuen (0-0)

Athleticek kaskar jokatuta eta golik sartu gabe berdindu du katedral zaharrean jokaturiko Europako txapelketetako azken partida

Imanol Magro Eizmendi.
2012ko abenduaren 6a
23:15
Entzun

San Mames estadio zaharrak agur tristea esan dio Europako Txapelketei. Athelticek husna berdindu du Sparta Pragaren aurka, eta azkenean hirugarren postuan bukatuko Europako Ligako multzoa, kanporaketetatik kanpo. Partida kaskarra egin du Bilboko taldeak eta ez da ikuskizun handirik ikusi. Marcelo Bielsak jokalari gaztez jositako hamakaikakoa zelairatu du eta ez dira gailendu. Berdinketa justua izan da.

Partidak, halere, izan du arreta gunea: Fernando Llorente. Aurrelaria hasieratik irten zen eta ikusleek irain eta ozen txistu egin diote baloia ukitu duen aldiro. «Llorente ez da Athleticekoa» eta «Urrutia entzun, Llorente kanpora» bezalako oihuak entzun ditu. Marcelo Bielsak atsedenaldian aldatu du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.