San Mamesen irabazita sailkatuko direla ziur dira jokalariak

2012ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Herenegungo bizkarrekoaren ondoren, jokalariak zaleen ilusioa pizten saiatu ziren atzo Twitter bidez. Javi Martinezek onartu zuenez, «oilo ipurdia» jartzen zaio hurrengo ostegunean Athleticen estadioan egongo den giroan pentsatzearekin. Koikili Lertxundik ere konfiantza du etxeko berotasunean: «Lisboan gauzak ez ziren behar bezala irten, baina, hala ere, finalean sartzeko aukera asko ditugu. Guztien bultzadarekin lortuko dugu». Ibai Gomezek eta Andre Iturraspek antzeko mezuak igorri zituzten. Taldea gaur entrenatuko da, 16:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.