San Miguel liga ia irabazita dauka Kaikuk, denboraldia osatzeko

2012ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Ematen du Kontxako Banderarekin amaitzen dela traineruen denboraldia, baina oraindik bi estropada falta dira sasoia amaitzeko. San Miguel liga datorren asteburuan amaituko da, Bermeoko eta Portugaleteko jardunaldiak jokatu eta gero. Kaiku doa lehen postuan, eta nahikoa aldea dauka liga bigarren urtez jarraian irabazteko: 13 puntu ateratzen dizkio Hondarribiari, eta larunbatean ziurta dezake txapela. Lehen aldiz lortuko luke Kaikuk bi lehia handiak sasoi berean irabaztea, eta handia litzateke. Gentza Iraitz Zubiri asteburura begira jarri da: «Uste dut Kontxan kanpoan geratu zirenek egingo dutela arraunean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.