Traineru Kluben Elkarteak baieztatu duenez, Sevillan (Espainia) hasiko da aurten San Miguel Liga. Guadalquivir ibaian egingo den estropadan, Euskadi Basque Country bandera izango da jokoan. 2013an eta 2014an Bartzelonan jokatu zen, eta iaz, Malagan; aurretik Zaragozan ere (Espainia) eta Bordelen (Okzitania) izan da jokoan.
Aurten Hondarribia, Orio, San Juan, San Pedro, Zumaia, Urdaibai, Kaiku, Zierbena, Portugalete, Astillero, Tiran eta Cabo da Cruz izango dira lehian San Miguel Ligan.