San Miguel ligako bederatzigarren jardunaldia jokatuko da gaur, Zumaian

KAE 1 ligako ontziak Ondarroako uretan lehiatuko dira, eta bigarren multzokoak, Algortan

Igor Susaeta.
2009ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
Euskadiko Txapelketan parte hartu zuten zortzi traineruetatik bost San Miguel ligako bederatzigarren jardunaldian lehiatuko dira gaur, Zumaian (19:00, ETB1). Castro da liderra, jokatutako zortzi estropadetatik sei irabazita. Aldi berean, Euskotren ligako bosgarren jardunaldia jokatuko da, ordu erdi lehenago, estropada eremu berean. Hori bai, ohi bezala, lau luze beharrean, bi beteko dituzte. Emakumezkoen ligan Galizia dago sailkapenaren buruan, hiru estropadatan nagusituta.

Berezia da Zumaiako estropada eremua. Arraunlariak itsaso zabalean jardungo dira, baina olatuak saihetsetik jotzen duenez, traineruak ez dira eroso-eroso ibiltzen. Lehen txandan Arkote, Meira, Tiran eta Zumaia lehiatuko dira. Bigarrenean Kaikuk, Zarautzek, Pedreñak eta Urdaibaik neurtuko dituzte indarrak, eta azkenekoan, berriz, Orio, Hondarribia, San Pedro eta Castro faboritoa nor baino nor gehiago arituko dira.

KAE ligan, bestalde, 10. jardunaldia jokatuko da, Ondarroan (17:30). Astillero da liderra. Eta bigarren multzoan, berriz, Algortan lehiatuko dira traineruak, Getxon (13:30).



Sailkapenak

SAN MIGUEL LIGA

1. Castro 93 puntu

2. San Pedro 81 pt.

3. Hondarribia 73 pt.

4. Orio 66 pt.

5. Urdaibai 63 pt.

6. Pedreña 62 pt.

7. Zarautz 51 pt.

8. Kaiku 43 pt.

9. Zumaia 36 pt.

10. Tiran 29 pt.

11. Meira 19 pt.

12. Arkote 8 pt.

EUSKOTREN LIGA

1. Galizia 15 pt.

2.Gipuzkoa 12 pt.

3. Bizkaia 9 pt.

4. Katalunia 4 pt.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.