Aurreikuspenak bete dira Kontxako Banderako sailkatze estropadan, eta San Miguel ligako lehen zazpi sailkatuak ariko dira hurrengo bi igandeetan Donostiarrarekin batera Donostiako Badian: Astillero, Kaiku, Tiran, Hondarribia, Urdaibai, San Juan eta Pedreña. Astillerok egin du denborarik onena (19.19,28), baina oso gertu izan ditu Kaiku (19.19,48) eta Tiran (19.19,66). San Pedro zortzigarren izan da berriro, Pedreña zazpigarren sailkatuarengandik bi segundo eskasera.
Sailkatze estropada amaituta, igandeko txanden zozketa egin dute. Lehen txandan Kaiku, Urdaibai, Donostiarra eta Pedreña ariko dira; eta bigarrengoan, Tiran, Hondarribia, Astillero eta San Juan.