San Miguel ligan ez da positiborik izan

2008ko urriaren 17a
00:00
Entzun
arrauna TKEk -Traineruen Kluben Elkarteak-- aditzera eman duenez, aurten San Miguel ligan ez da positiborik izan. Estropadetako egunetan eta lehiaketarik gabeko egunetan egindako 76 dopin kontroletan ez da emaitza positiborik azaldu --proba horietako 26 estropada egunetan egin ziren, eta gainerakoak lehiaketatik kanpo--. Odol azterketak ere egin zizkieten --534 lagin-- arraun elkarte guztietako arraunlariei, eta horietan ere negatiboak izan ziren emaitzak. TKEk berretsi egin du dopin kontrolak egiten jarraitzeko konpromisoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.