Munduko Motoziklismo Txapelketak sasoiko lehen txapelduna du jada: Sandro Cortese (KTM). Gidari alemaniarrak atzo ziurtatu zuen Moto3 mailako titulua, Malaysiako Sari Nagusian gailenduta. 22 urterekin, eta Munduko Txapelketan ari den zortzigarren urtean lortu du Cortesek lehen aldiz titulua. Alemaniarrak txapela bermatu zuen lasterketa berean, Efren Vazquez bilbotarra (FTR Honda) zortzigarren postuan sailkatu zen. «Oso lasterketa gogorra izan da», aitortu zuen.
Eguneko beste bi lasterketetan, Alex de Angelis sanmarinoarrarentzat (FTR) eta Dani Pedrosa kataluniarrarentzat (Honda) izan ziren garaipenak, Moto2 eta MotoGP kategorietan, hurrenez hurren. Munduko Txapelketan, berriz, Marc Marquez kataluniarrak (Suter) —erori egin zen atzo— eta Jorge Lorenzo balearrak (Yamaha) jarraitzen dute lehen postuan.
Sandro Cortese da Moto3 kategoriako munduko txapelduna
Malaysian irabazita ziurtatu du titulua alemaniarrak, eta Efren Vazquez zortzigarren izan da lasterketa berean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu