Sanferminetako erremonte torneoa gaur hasiko da lehen bi partidekin

Ezkurra eta Lizaso batera ariko dira, eta Nafarroako pilotariek bakarrik hartuko dute parte lehian

Erredakzioa
Bilbo
2011ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Urtebetez itxita egon ondoren, argia berriz sartuko da gaur Uharteko Euskal Jai pilotalekuan. Txupinazoa bota eta ordu gutxira entzungo dira lehen pilotakadak (16:00). Sanferminetako erremonte feriak lau jaialdi izango ditu, eta gaur jokatuko da aurrenekoa. Bi estelar izango ditu, torneoko ligaxkako lehen jardunaldiko bi partidak. Aurrenekoan, Urriza eta Etxeberria III.a Utergaren eta San Miguelen aurka ariko dira. Bigarrenean, Ezkurra eta Lizaso historikoek bi belaunaldiren arteko partida jokatuko dute Urtasun eta Urrutiaren kontra.

Torneoa inoiz baino nafarragoa da aurten, zortzi pilotariak hangoak baitira. Oriamendiko intendenteek Zeberio kanpoan uztea erabaki baitute. Nafarra bainoago, doneztebarra, zortzietatik bost bertan jaiotakoak baitira. Lehen partidan, Urrizak eta Etxeberriak bikote sendoa osatzen dute, maiz elkarrekin jokaturikoa, eta San Miguelen erantzukizuna izango da segurtasun hori pitzatzea. Bigarrenean, Ezkurrak eta Lizasok sona handiko bikotea osatzen dute. Biak buruz buruko txapeldun izandakoak dira, baina atzelaria lesio batetik osatu berria da. Aurkarien aldetik, Urrutiari egokituko zaio agintzea Urtasunek tantoa lor dezan. Ligaxka gaur, bihar eta etzi jokatuko da, eta lehen bi sailkatuek larunbatean jokatuko dute finala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.