NEGUKO PARALINPIAR JOKOAK

Santacanak bigarrena Sotxin

Eskiatzaile donostiarrak zilarrezko domina irabazi du eslalomean. 

Jon Santacana. EFE
2014ko martxoaren 13a
17:04
Entzun

Jon Santacana eskiatzaile donostiarrak bigarren domina irabazi du Sotxin (Errusia), Neguko Paralinpiar Jokoetan. Santacana bigarren izan da eslalomean. Valeri Redkozubov errusiarrak bakarrik hartu dio aurre. Joan den larunbatean, urrezko domina irabazi zuen Santacanak jaitsieran. Oraindik badu aukera beste bat irabazteko, larunbatean eslalom erraldoian lehiatuko baita.

33 urteko eskiatzaileak zortzi domina ditu jada jokoetan: urrezko eta zilarrezko hiruna, eta brontzezko bi. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.