Pentsatzekoa zen garaileak alde gutxigatik irabaziko zuela Urrezko Harri-jasotzaileen Lehiaketa Pastorkua Oroimenezko finalera sartzeko kanporaketa, eta halaxe gertatu zen. Miel Saralegik eta Xabier Valenciano Zelailuze-k 4-3 irabazi zieten Juanjoxe Unanue Goenatxo eta Unai Barinagari. 100eko zilindroarekin hasi ziren: Barinagak 29 jasoaldi egin zituen eta Zelailuzek 27. Jarraian, Saralegik eta Goenatxok 9na jasoaldi egin zituzten 200eko koadroarekin; Goenatxori hiru segundo falta izan zitzaizkion 10. jasoaldia egiteko. Azken probari ekin aitzin 1-3 ari ziren irabazten Goenatxo eta Barinaga. 100eko bolarekin, ordea, Goenatxok eta Barinagak 35 jasoaldi egin zituzten eta Saralegik eta Zelailuzek, berriz, 37.
Barinaga Bizkaiko txapeldunak adio esan dio lehiaketari. 27 urte ditu, eta epe laburrera dituen asmoak agertu ditu: «Ahalik eta Bizkaiko Txapelketa gehien irabaztea da nire asmoa. Litekeena da Euskadikoan esku hartzea, baina hori zailagoa da».
Saralegi-Zelailuze Urrezko Lehiaketako finalistak, bolarekin eginiko lanari esker
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu