Saralegik lau t'erdian hobeto moldatzen dela erakutsi du (22-12)

Albisuk lehen tantoetan estu hartu badu ere, nagusitasunez irabazi du, eta Retegi Bi izango du hurrengo aurkaria

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2012ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Ekaitz Saralegi lau t'erdiko txapelketako bigarren faserako sailkatu zen atzo Jon Ander Albisuri 22-12 irabazita. Irabazleak on bilakatu zuen apustu zaleen ustea, eta partidaren hasieran kostata ibili zen arren, tantoak pasa ahala lau t'erdian aurkaria baino hobeto moldatzen dela erakutsi zuen. Irabazleak Julen Retegiren aurka jokatuko du ligaxkarako bidean.

Saralegik nagusitasunez irabazi zion Albisuri, baina hasieran askok uste baino lan gehiago eman zizkion ataundarrak. Lau t'erdia ez da Albisuren neurria, baina botera oso bizi jokatuz min egin zion Saralegiri. Lehen bi tantoak saketik lortu zituen, eta alde txikia geroxeago (3-5).

Saralegik asko du jokoan lau t'erdian, eta berehala uxatu zuen ezustekoaren aukera. Airez zein botera, jokoa nahastu zuen, eta bide batez Albisu ere bai (11-5). Bukaera artekoak erraz egingo zituela zirudien baina atzelariak berriz ere estutu zuen partida (16-12). Ahalegin horretan indar asko xahutu zuen, Saralegiren pilotakaden atzetik alde batetik bestera korrika ibiltzea ez baita samurra. Irabazlea freskoago iritsi zen azken txanpara eta jarraian egin zituen azken sei tantoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.