Clermont 19. Miarritze 12

Sari txikia gutxienez

Miarritzek espero zena baino irudi hobea eman du eta ondo merezitako defentsa puntua lortu du

Imanol Magro Eizmendi.
2012ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Clermont. Debaty, Cabelo (Paulo, 44. min.), Kotze (Zirakashvili, 67. min.); Jacquet, Pierre (Cudmore, 71. min.); Lapandry, Vermeulen, Bardy; Radoslajevic (Parra, 58. min.), Skrela (James, 47. min.); Nakaitaci, Stanley, King, Rougerie (kap.); Byrne.

Miarritze. Barcella (Blaauw, 72. min.), Hegi (August, 62. min.), Kodela (Staden, 47. min.); E. Lund, Taele; M. Lund (Dubarry, 71. min.), Lakafia, Lauret; Lesgourgues (Payrelongue, 41. min), Barraque (Bosch, 49. min.); Baby, Traille (kap.), Burotu, Ngwenya; Balshaw.

Markagailua. 7-0, 7-3, 10-3, 13-3, 13-3, 16-6 (atsed); 19-6, 19-9, 19-12

Epailea. Txartel horiak, Clermonteko Vermeleuni (53.min) eta Miarritzeko Trailleri (30. min).

Izaera falta behintzat, ezin zaio leporatu Miarritzeri. Top14an azken bost partidak galdu ondoren taldeak arnasa hartu du Heineken Kopan, eta atzo, Clermonten zelaian adorea baduela erakutsi zituen. Hamabostekoan hutsune asko izan arren, Miarritzek hortzak erakutsi zizkion Europako talde onenetariko bati, eta bigarren zatian ondo defendatu zuen defentsa puntua. Azkenean, xuri-gorriek sari txikia lortu zuten eta zortzigarren postuan daude gaurko emaitzen zain.

Partida galtzea inoiz ez da gozoa, baina atzokoan Jack Isaacek ondorio baikor gutxi batzuk ateratzeko aukera izan zuen. Bere jokalariak serio demonio jokatzen ikusi zituen, eta ia denek galdutzat ematen zuten partida batean sartuta. Eta nork jakin saria handiagoa ez zen izango Nakaitacik hasi eta berehala etxekoan entsegua lortu ez balu (2. min). Ezker hegalekoak Miarritzek oparituriko uztartze baten ondoren ireki zuen lehen tartea (7-0).

Partida hain aldapa gora ikusita Miarritzek amore emateko tentazioa zuen, baina ez, borroka nahi zuen. Egia da Clermontek ez zuen hamabostekorik onena zelairatu, baina hala ere talde bikaina da. Etxekoek eraman zuten iniziatiba, baina huts asko egin zituzten, hein handi batean Miarritzerek defentsa lanean izan zuen ordenaren eraginez. Hala eta guztiz, Clermontek tartea zabaltzea lortu zuten Skrelak hagen artean sarturiko bi zigor kolperi esker (13-3, 25. min.). Miarritzek beste zigor kolpe bat izan zuen arren, atsedenaldiko aldea hamar puntukoa zen (16-6).

Bigarren zatian, hobeto

Miarritzek hobera egin zuen bigarren zatian. Oldarkorrago jokatu zuen, eta apurka aurrera eginez zigor kolpeak eragin zituen. Peyrelonguek eta Babyk ostikada zehatz bana jo zuten eta zazpi puntura gerturatu ziren (19-12, 60. min). Lapurtarrek hogei minutu zituzten gutxienez defentsa puntua defendatzeko, eta hala ere erasoan jokatu zuten.

Entsegua lortzeko aukera bikaina izan zuen Miarritzek (73. min), Fofanak berreskuraturiko baloi batean, baina Taelek Van Steleni pase txarra eman eta aukera galdu zuen. Azken minutuak Clermonten zelaian jokatu ziren, baina lapurtarrek ez zuten entsegurik lortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.