BIHAR BERRIA-N

"Sartzen zuen baino gehiago gastatu zuen Osasunak"

Luis Sabalza Osasunako presidenteari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

jarraia107559.jpg
2015eko urtarrilaren 29a
08:23
Entzun

Klubaren ekonomia, kirol arloa eta soziala ere hizpide izan ditu Luis Sabalzak. Honakoak, aurrerapen gisa, hark BERRIAk eginiko elkarrizketan esandakoak:

- "Lehian sartuta inork ez du nahi izaten elitetik jaistea. Baina tentu handiz ibili beharra dago aurrekontuekin".

- "13.500 bazkide ditugu, Lehen Mailan geundenean baino gehiago, eta ez zait iruditzen Osasunarekiko sentimenduak behera egin duenik; kontrakoa esango nuke".

- "Galdetzen badidazu igo nahi dudan, erantzuna argia da: bai. Baina argi daukat igotzen ez bagara  ere ez dudala burua galduko datorren denboraldian kosta ala kosta igotzeko".

- "Garbi daukagu ez dugula eurorik ordainduko jokalari bat ekartzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.