Orain dela hilabeteBaskoniak ACB Ligan erakusten zuen nagusitasuna apur bat ilundu da Forum eta Joventuten kontra galdu ondoren. Pamesa Valentzia bi garaipenera gerturatu da sailkapenean, eta gasteiztarren huts baten zain gelditu da hiru jardunaldi barru Taurekin jokatuko duten partidan sailkapeneko lehen postua bereganatu ahal izateko. Hori dela eta, Baskoniak tinko eutsi behar dio alde horri talde handi batek izan behar duen seriotasuna erakutsita.Denboraldiko partida erabakigarrienetako baten atarian, Casademont Gironaren kontrako partidan bere talde jokoaren handitasuna erakusteko aukera aproposa du Baskoniak. Banan-bana hartuta hobeak dira Ivanovicen jokalariak, baina talde lana da azkenean partida bat erabakitzen duena. Forum eta Joventuten aurkako partidak banakotasunetan oinarrituta egon ziren minutu askoan, eta lortutako emaitzak oso argigarriak dira.Talde gisa maila polita lortzeko jokalari guztiek apaltasun apur bat erakutsi behar dute, taldeak eskatzen duena emateko une bakoitzean. Kontraerasoa bilatzeko aukera badago korrika egitea, atzeko lerroan sendo egotea eta geldikako jokaldietan entrenamenduetan mila aldiz landutakoa errepikatzea nahikoa izan behar da garaipen erraza lortzeko. Hori, ordea, ez da batere erraza: jokalari batzuek beren kalitatea aitortzea ezinbestekotzat jotzen dute makalalditik ateratzeko, eta hori talde izaeraren kalterako da.
Casademont Gironak, bitartean, ezustekoa bilatuko du Baskoniaren aurrean, etorkizuna apur bat argitzeko. Liga bukatzeko bost jardunaldi falta direla azkenaurreko postutik bi garaipeneko aldera dago, eta garaipen bat nahikoa izan daiteke beste urte batez ACB Ligan izateko. Joan den asteburuan garaipen hori Pamesaren aurrean lortzeko zorian egon zen Edu Torresek zuzentzen duen taldea (82-87), Okulaja eta Myersen partida bikain batekin. Struelens eta Pankoek ere laguntza handia eman zuten saskipean, Oberto eta Dejan Tomasevicen aurrean.
TAU BASKONIA-CASADEMONT GIRONA
Tau Baskonia: Calderon, Prigioni, Vidal, Macijauskas, Nocioni, Buesa, David, Scola, Splitter eta Betts.
Girona: Trias, Struelens, Sabat, Clavaguera, Sambugaro, Rogers, Myers, Thomas, Okulaja, Espinosa, Johnson, Panko eta Jofresa.
Epailea: Tau Baskonia 1. (22 irabazi-6 galdu); Casademont Girona 15. (11-17).Ordua eta Lekua: 19.30. Buesa Arena.