SASKIBALOIA. ACB LIGA. Gran Canariari hegoak moztu nahi dizkio Baskoniak gaur

Baskoniak ezin du huts gehiago egin finalerdietarako bidean

Jon Rejado.
2005eko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Nortasunari eutsi beharko dio beste behin Baskoniak Gran Canaria Gasteizko kantxan menpean hartzeko (20:30ean, Vocento). Kanporaketa bikain zuzendu ondoren lehen partidan, egoera nabarmen okertu zaio Tauri bigarrenean galdu ondoren. Oraindik kanporaketa irekita dagoenez ahal den azkarren kendu behar zaio aurrera egiteko itxaropena Gran Canariari, eta hori garaipen argi batekin lortzen saiatuko da, Baskoniak berea duen nortasunari eta jokoari eutsiz.

Final-laurdeneko kanporaketako bigarren partidan erabat desagertuta egon zen Tau. Gran Canariak partidaren erritmoa ezarri zuen hasieratik, eta, behin irabazteko aukera eskura izanda, azken unera arte menperatu zuen Tau. Lan horretan berebiziko eragina izan zuen Gonzalo Martinezen parte hartzeak. Joko banatzaile txikiak bizkarreko mina sendatu ondoren taldeak falta zuen erritmoa ezartzeko gai izan zen. Erritmo horrek, Tauren defentsa eskasarekin batera, partida baldintzatu zuen.Hori dela-eta, Baskonia bere izaera berreskuratzen saiatuko da gaur arratsaldean berriro aurrea hartzeko kanporaketan. Helburu hori lortzearekin, ordea, ez da nahikoa. Baskoniak denboraldiko une askotan erakutsitako nagusitasuna berreskuratu beharko du Gran Canariari aukerarik ez duela erakusteko.Hobetu beharreko alorren artean defentsak berebiziko garrantzia du. Gran Canariak jokalari bikaina izan arren saskipean, iragan igandean kanpoko lerroaz erabat ahaztu ziren, eta ACBko edozein talde horri etekina ateratzeko gai da. Roberto Guerra eta Kleinen artean sei hiruko sartu zituzten partidako une erabakigarrietan, eta horrek garaipena lortzeko itxaropenak kendu zizkion Tauri. Gaurkoan ezin izango dute horrelakorik onartu. Lehen minututik Baskoniak defentsa itogarria egin beharko du, joko banatzaileari pentsatzeko aukerarik eman gabe, gainontzeko jokalariek baloia tokiz kanpo har dezaten.

Grebarik ez dute egingosaskibaloi jokalariek

Erasoari dagokionez Tauk banakotasunak alde batera utzi beharko ditu. Bigarren partidantalde lana desagertuta zegoenez jokalari askok beraien kabuz jokatu zuten, jaurtiketa oso behartuak eginez. Tauk denboraldi honetan erakutsi izan du saskibaloia modu erraz batean ulertzeko gai dela, hutsune apartak irekiz pibotei lana errazteko. Horren ardura Calderon eta Prigionirena den arren hasiera batean, gainontzeko taldekideek lana erraztu behar diete, sisteman behar bezala jarraituz. Gaurko partidan Macijauskas itzuliko da, bigarren partida bizkarreko min batzuen ondorioz galdu ondoren.

Gonzalo Martinez eta Macijauskasen hutsuneak izan dituzte aurreko jardunaldietan bi taldeek, baina gaurkoan jokalari guztiak jokatzeko prest egongo dira. Dena den, egoera hori zalantzakoa izan da orain dela gutxira arte. Saskibaloi Jokalari Profesionalen Elkarteak greba egiteko deia egina zuen, baina Kirol Batzorde Gorenarekin eta ACBko ordezkariekin hitz egin ondoren bertan behera utzi dute. Jokalariek Espainiako Estatuko jokalariei garrantzi gehiago ematea eskatzen zuten, eta, hori lortzeko, ACBrekin hitzarmen berria sinatu dute.Hitzarmen horretan honako eskema onartu dute datorren denboraindiko taldeak osotetzeko. Gutxienez lau jokalarik Espainiako selekzioan jokatzeko aukera izan behar dute, beste bost Europako edozein herrialdetakoak eta beste bi Europatik kanpokoak. Akordio hori klubentzat ona dela deritzo Kerejeta Tauko presidenteak. «Une honetan ACB Liga da fitxatzeko baldintza onenak dituen liga Europa osoan».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.