SASKIBALOIA. ACB LIGA. Lehen postura itzultzeko aukera du Baskoniak Granada mendean hartuz gero

Jon Rejado.
2005eko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Tauk ezin du gaur arratsaldean barkatu, ACBko liderrarekin duen aldea txikitzeko aukera aparta baitu. Real Madrilek partida bateko aldea ateratzen dio Baskoniari, baina bihar Bartzelonaren aurka neurtuko dela kontuan izanda, alde hori bertan behera geldi daiteke gasteiztarrek gaurkoan Granada mendean hartuz gero. Horretarako iragan asteburuan Breoganen aurka erakutsitako jarrera mantentzea oso garrantzitsua izango da.

Aspaldiko partez Tauk aste osoa izan du partida prestatzeko, eta horren ondorioak kantxan ikusi behar dira. Aurkaria hobeto ezagutzeak defentsa sendoagoa egitea ahalbidetu beharko lieke, baina tentuz jokatu beharko dute, kanpotik ikusten dena baino indartsuagoa baita Granada. Dena den, edozein talde mendean hartzeko moduan dagoela azpimarratu du Tauk aurtego denboraldian, eta Granadaren aurka ez daukate gehiegi sufritu beharrrik, hasieratik serio kantxaratuz gero.Granada, bitartean, ACB Ligari eusteko garaipen erabakigarria lortzen saiatuko da Gasteizen. Maila galduko duten taldeek baino bi garaipen gehiago dituzten arren, Valdeolmillosek zuzentzen duen taldeak ahal duen azkarren lotu nahi du helburu hori. Horretarako, eta denboraldian zehar egin izan duen bezala, partida hasierako bosteko indartsuan oinarritzen saiatuko da, aulkian ez baitu mugimendu gehiegi egiteko aukerarik. Ordin, Abbio, Eley, Abrams, Paraiso eta boskote horri laguntzeko helburua duten taldekideak euren maila inposatzen saiatuko dira Baskoniaren etxean.

tau baskonia-granada



Tau Baskonia: Jose Manuel Calderon, Pablo Prigioni, Arvydas Macijauskas, Sergi Vidal, Robert Conley, Travis Hansen, Roberto Gabini, Kornel David, Luis Scola, Tiago Splitter, Andrew Betts.

Granada: Alessandro Abbio, Fran Rueda, Jesus Fernadez, Andrea Pecile, Nacho Ordin, Jose Antonio Paraiso, Gonzalo Sanchez, Mario Cabanas, Juan Pedro Gutierrez, Danya Abrams, Roberto de la Rosa, Bud Eley.

Sailkapena: Tau Baskonia 2. (22 irabazi-6 galdu); Granada 13. (10-18).

Lekua eta ordua: Fernando Buesa Arena, 19:30ean (Teledonosti)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.