Tau Baskoniak, lehenengo aldia duen arren, bide oso ona darama azken urteetan eta urte askoan erreferente bat izatera «zigortuta» dago, Manu Morenoren ustez. Euroligaren egituraren barruan toki garrantzitsua bete dezake Manu Morenoren ustez: «Saskibaloi txapelketak kontrolatu saskibaloi taldeek kontrolatu behar dituzte, ez futbol talde batean oinarritutakoek», azpimarratzen du. Tau horren barruan erreferentea da, eta une egokian eta toki aproposean egongo dela aurreratzen du Manu Morenok: «Hortik aurrera ez du aukera alferrik galduko, ez baitu inolako zalantzarik, eta gauzak argi dituen presidente bat duelako».
Josean Kerejetaren lana azpimarratzen du Tau Baskoniako entrenatzailea izan zenak, azken urteetan jarraitu duen bidea ikusita: «ACB Ligan klub bat egituratu du onenen artean mantentzeko, eta Europako ateak irekita mantentzeko». «Une bikainak bizi ditugu Euskadin, Tau hemengo taldea baita, historiaren une bat bizi baitu: Europako saskibaloiaren bilakaera euskal talde baten bilakaeraren ondoan ikusten ari gara», nabarmentzen du. Euroligaren eta Tauren bilakaera eskutik gertatzen ari dira, eta etorkizunean hori bera errepikatuko dela dio. «Etorkizunean Euroligak urteetan izango duen txokoa aurkitzen duenean, Tau bertan egongo da, eta irabaztetik oso gertu».Alor asko egon daitezke etorkizun horretan bertan, baina lehentasun handiena merkatuak dituen mugekin apurtzea da. «Ezin da gertatu ACB Ligako jokalari guztiek edozein taldetara alde egiteko askatasun osoa izatea, eta klubak nahi dituen jokalariak fitxatzeko aukera ez izatea».
SASKIBALOIA. EUROLIGAKO LAUKO FINALA. HAUSNARKETA. Tau Baskonia, erreferentzia izateko bidean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu