Inork jokatu nahi ez duen partida. Horrela ikusi izan da beti finalerdietako galtzaileek jokatzen dutena. Tauk, ordea, ostiralean eman zuen irudi eskasa hobetzeko aukera aparta duela izan behar du buruan. Bartzelonaren aurka saiatuko da irudi hori hobetzen (17:30, ETB1, hutsune garrantzitsua izango duen arren. Splitterek ezin izango du jokatu. Sorbaldan min hartu zuen Maccabiren aurka, eta hamabost egun eman beharko ditu taldetik kanpo.
Bai Tauk bai Bartzelonak ACB Liga izango dute buruan, baina Perasovicenek zor handia dute Euskal Herriko jarraitzaileekin. Ohorea dute jokoan, baita irudia hobetzea ere. Maccabiren kontra hartutako kolpea gainditu dezaketela frogatu behar dute, eta gaurkoa da lehen aukera. Bartzelona gogotsu kantxaratuko dela pentsa daiteke, minutu gutxien jokatzen dituztenek ohi baino aukera gehiegi izango duten arren.
Splitterrek ez du jokatuko kanporaketak hasi arte
Atseden hartuko duena, baina behartuta, Splitter izango da. Ezker sorbaldan luxazio hasiera bat izan zuen Maccabiren aurka. Lesioa larria ez den arren, ACBko kanporaketak hasi arte ezin izango du kantxa berriro zapaldu.
SASKIBALOIA. Hirugarren postua lortu behar du Tauk, ostiralean emandako irudi eskasa hobetzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu