SASKIBALOIA

Sasoi amaieran erretiroa hartuko du Kobe Bryantek

Los Angeles Lakerseko jokalariak 37 urte ditu, eta hogei urte daramatza NBAn jokatzen; talde horretan guztiak.

Kobe Bryant, 2010eko abenduko partida batean. JUSTIN LANE / EFE
2015eko azaroaren 30a
08:46
Entzun

Players' Tribunen saskibaloiari idatziriko gutun baten bidez eman du Bryantek erretiroaren berri. Haren errendimendua auzitan jarri izan dute azken asteetan, sasoia hasi zenetik emaitza kaskarrak lortu baititu. Los Angeles Lakerseko eskoltak lesio larria izan zuen urte hasieran, eta hilabeteak eman zituen jokatu gabe.

Bryanti (37 urte) kontratua bukatzen zaio ekainean, eta tituluagatik borroka egiteko moduko proiektua nahi du Lakersen. Duela egun batzuk aipatu zuen erretiroa hartzeko aukera: "Gauzak aldatzen badira, heldu den sasoian itzuliko naiz; bestela, bukatu da".

Erretiroa hartzean, NBAko historian saskiratze gehien lortu dituen hirugarren jokalaria izango da, Kareem Abdul-Jabbar eta Karl Maloneren atzetik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.