Realak beste bi jokalari fitxatu dituela jakinarazi du gaur: German Herrera argentinarra eta Savio brasildarra. Aurrena aurrelaria da eta bigarrena erdilaria da -ezkerretik aritzen da-. Biak utzita ariko dira, denboraldia bukatu arte.
San Lorenzorekin lortutako akordioaren ondorioz, Realak Herrera denboraldiaren bukaeran erosteko aukera izango du. Dena dela, Herrera orain Brasilen ari zen, Gremio taldean utzita; bederatzi gol sartu ditu denboraldi honetan. 23 urte ditu, 1,80 neurtzen du, 79 kilo pisatzen ditu, eta Argentinako gazteen selekzioetan jokatu izan du; 2003an 20 urtez azpiko Mundialean ondo ibili zen.
Saviori dagokionez. Realak, Flamengok, Zaragozak eta Saviok berak aurreakordioa egin dute. Jokalaria gaur egun Brasilen, Flamengon ari zen, baina Zaragoza bere talde ohiarekin klausula berezia zeukan: Saviok berriro Espainiako Ligan jokatuz gero, fitxatzen duen taldeak Zaragozari halako ordaindu behar. Realak Zaragozari 500.000 euro ordainduko dizkiola esan dute, eta denera Savio utzita ekartzea 1,5 milioi euro kostatu zaiola. Jokalariak astelehenean edo asteartean egingo du azterketa medikua. Hilaren 9an 33 urte beteko ditu. Zelai erdian ezkerretik aritu ohi da. 1997tik 2002ra Real Madrilen jokatu zuen.
Futbola
Savio ez ezik, Herrera ere Realera denboraldia bukatu arte, biak utzita
Savio erdilaria da eta 33 urte betetzear da; Herrera aurrelaria da eta 23 urte dauzka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu