Frantziako Tourra

Savoldelliren garaipena

Paolo Savoldelli izan da azkarrena Reveleko helmugan. 17 gizonek osatu duten taldean joan da ihesian, eta azkenean garaipena lortu du. Azken kilometroetan italiarrak Sebastian Hinaultekin (Credit Agricole) alde egin du, baina Arvesenek (CSC) eta Gerrans Simonsek (AG2R) harrapatu dituzte. Arvesenekin lehiatu ostean, Savoldelli izan da garaile.

2005eko uztailaren 20a
17:43
Entzun
Paue eta Revel artean egin da gaur Frantziako Tourreko 17.etapa. Ibilbidea 239 kilometrokoazen, eta bost, lau eta hirugarren mailako mendateak zituzten aurretik txirrindulariek.

Lehenengo 40 kilometroak eginda 17 gizonek pelotoitik ihes egin dute. Aurtengo Tourrean izan den alderik handiena lortu du talde honek pelotoiarekiko. Momentu batean, 20 minututik gorako tartea izan dute.

Helmugarako 44 kilometro geratzen zirelarik, zortzi gizonek aldeegin duteihesaldinagusitik:Bram Tankink (Quickstep), Oscar Sevilla (T-Mobile), Paolo Savoldelli (Discovery Channel), Kurt-Asle Arvesen (CSC),Sebastien Hinault (Credit Agricole), Daniele Righi (Lampre), Andriy Grivko (Domina Vacanze) eta Simons Gerrans (AG2R).

Azken kilometroetan, ordea Hinault eta Savoldellik erasoa jo dute eta hauen atzetik Arvesen eta Gerrans joan dira. Atzekoek bat egin dute aurrekoekin helmugarako bi kilometro geratzen zirela. Azken metroetan Arvesen esprintatzen hasi da baina Savoldellik aurrea hartu dio eta garaipena italiarrak lortu du. Pelotoia atzerapen handiarekin sartu da helmugan.

Biharko etapa Albi eta Mende (Aerodrome)artean egingo da. 189 kilometroko ibilbidea prestatu dute antolatzaileek eta bost, lau, hiru eta bigarren mailako mendateak igo beharko dituzte txirrindulariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.