Saxo Bankek taldea babesten jarraituko du
TXIRRINDULARITZA. Alberto Contadorren aferan gertatzen dena gertatzen dela ere, Saxo Bankek taldea babesten jarraituko duela jakinarazi zuen atzo. Bjarn Riis herrikidearengan duten konfiantzagatik hartu dute erabakia. «Sekulakoa da hark Danimarkako txirrindularitzari egindako ekarpena. Contadorren aferan gertatzen dena gertatu, guk konfiantza osoa dugu Riisengan», zioten atzo Saxo Bankeko arduradunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu