Michele Scarponik irabazi du gaur arratsaldean Italiako Giroko seigarren etapa (Bressanone-Mayrhofen, 248 kilometro). Ihesaldien eguna izan da. Tropel nagusia 36 segundora sartu da.
Sailkapen nagusian aldaketarik ez aurrealdean: Danilo di Lucak segitzen du lider, Thomas Lovkvist dago bigarren -bost segundora-, Michael Rogers hirugarren -36ra-, Levi Leipheimer laugarren -43ra-, Denis Mentxov bosgarren -50era-, Ivan Basso seigarren -1.06ra-, Carlos Sastre zazpigarren -1.16ra-, Christopher Horner zortzigarren -1.17ra-.
Bihar, zazpigarren etapa: Innsbruck-Chiavenna, 244 kilometro. 207.ean hirugarren mailako mendatea izango dute, baina etapa hasieratik goraka joango dira etengabe.
Txirrindularitza
Scarponirentzat etapa Giroan
Aldaketarik ez da izan sailkapen nagusiko aurrealdean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu