Europako Ligako final-laurdenetako Schalke 04-Athletic partidarako sarrerak salgai jarri dituzte gaur Bilbon, bazkide eta bazkide berrientzat. Bazkide txartel bakoitzeko sarrera bat lortu ahal izango da, eta gehienez lagun bakoitzak bi txartel eramateko aukera izango du. 25 euroko 948 sarrera jarri ditu salgai klubak. Partida martxoaren 29an izango da.
San Mames futbol zelaiko leihatilak zabalik egongo dira 10:30etik 13:30era, eta 17:30etik 20:00etara.
Sarrerarik soberan balego, bazkide ez direnek bihar izango lukete sarrerak erosteko aukera, 10:30etik 13:30era, eta 17:30etik 20:00etara.