Azken sei hilabeteotan bizitzarekin borroka gogorrean ari da Michael Schumacher alemaniarra, 1 Formulako pilotu ohia, baina lasterketa hori ere irabazteko moduan dagoela ematen du. Ia sei hilabeteren ondoren, ostiralean irten zen komatik, eta gaur bertan atera da Grenobleko ospitaletik, senda-agiria jasota. Osatze lan luzea dauka zain, oraindik ere, baina iazko abenduaren 29an Alpeetan eskiatzen ari zela istripua izan eta oso larri ospitaleratu zutenetik, nabarmen egin du hobera. Sabine Kehm familiaren ordezkariak ez du eman informazio gehiago, baina ohar batean eskerrak eman dizkie ospitaleko mediku, erizain eta terapeuta guztiei, izan duten jarreragatik eta lehen hilabeteotan egin duten "lan bikainagatik".
Automobilismoa
Schumacher etxean da, komatik aterata
Azken egunotan hobekuntza izan du 1 Formulako pilotu ohi alemaniarrak, eta ia sei hilabeteren ondoren, komatik irten eta etxean jarraituko du "osatze lan luzean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu