Txirrindularitza

Schumacher, Tourreko lider berria

Berak irabazi du 29,5 kilometroko erlojupekoa. Faboritoen artean ez da alde handirik izan. Zubeldiak 3.22 galdu du, ehungarren bukatuta.

2008ko uztailaren 8a
18:33
Entzun
Frantziako Tourreko lehen test garrantzitsua izan dute gaur txirrindulariek, Cholet-Cholet 29,5 kilometroko erlojupekoarekin, eta faboritoen artean ez da inor izan asko nabarmendu denik, ezta porrot handiegirik izan duenik ere.

Stefan Schumacher izan da etapako irabazlea. Kim Kirchen eta David Millar izan dira hurrengo biak, 18 segundora. Fabian Cancellara gaurko faborito nagusietakoak bosgarren egin du, 33ra amaituta.

Tourreko faboritoen artean, Cadel Evansek 27 segundo galdu ditu Schumacherrekiko -laugarren izan da etapan-, Denis Mentxovek 34, Damiano Cunegok 1.26, Alejandro Valverdek 1.34, Frank Schleck-ek 2.14. Haimar Zubeldiak -ehungarren egin du- eta Riccardo Riccok galdu dute asko gaur: 3.22 eta 3.36 hurrenez hurren.

Mikel Astarlozak erlojupeko ona egin du, 1.42 galdu duelako.

Etapa irabazteaz gain, Tourreko lider jarri da Schumacher. Erraz galdu du maillot horia Romain Feilluk -atzo erdietsi zuen-, bost minutu galdu dituelako eta Schumacher 1.52ra zegoen. Kirchen eta Millar daude bigarren eta hirugarren sailkapen nagusian, 12 segundora, Evans laugarren -21era-, Mentxov 1.12ra, Cunego 1.26ra, Valverde 1.27ra, Frank Schleck 2.08ra... Zubeldia 3.22ra dago, Ricco 4.08ra.

Bihar korrituko dute bosgarren etapa: Cholet-Chateauroux (232 kilometro). Etapa laua izango da.

Hilaren 27an bukatuko da itzulia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.