Pilota

Sebastian Gonzalez finalerdia jokatzeko moduan da

Gaur egin du proba erabakigarria, eta bihar material hautaketan izango da. Igandean jokatuko du Abel Barriolaren kontra, Donostian.

2008ko maiatzaren 28a
16:21
Entzun
Sebastian Gonzalezek nabarmen egin du hobera ezker hankako zuntz hausturatik, eta igande arratsaldean jokatuko du Lehen Mailako Buruz Buruko Txapelketako bigarren finalerdia, Abel Barriolaren kontra, Donostian, Atano III.a pilotalekuan.

Gaur hantxe izan da Gonzalez, proba erabakigarrian. Gustura aritu da, eta balekoa eman du. Bihar material hautaketa izango dute Atano III.ean, eta han egongo da Gonzalez ere.

Lehengo igandean zen jokatzekoa Barriolaren kontrako finalerdia, baina atzeratu egin zuteni, Gonzalezek duela bi aste ezker hankan soleo giharreko zuntz haustura egin zuela-eta.

Oinatz Bengoetxea sailkatuta dago finalerako. Asier Olaizola menderatu zuen finalerdian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.