Pilota

Sebastian Gonzalezek etzi egingo du proba erabakigarria

Hobera egin du zuntz hausturatik. Gaur Donostian entrenatu da, "gustura". Igande honetan da Lehen Mailako Buruz Buruko Txapelketako finalerdia jokatzekoa, Abel Barriolaren kontra.

2008ko maiatzaren 26a
13:56
Entzun
Sebastian Gonzalez baikor da igande honetan Lehen Mailako Buruz Buruko Txapelketako bigarren finalerdia jokatzeko, zuntz hausturatik hobera egin duelako. Lehengo ostiralean Iruñean izan zen entrenatzen, gaur Donostian -ordubetez aritu da, "gustura"-, baina etzi egingo du proba erabakigarria.

Atzo zen jokatzekoa Abel Barriolaren kontrako finalerdia, baina lehengo astean atzeratu egin zuten partida hori, Gonzalezek duela bi aste ezker hankan soleo giharreko zuntz haustura egin zuela-eta.

Ahalegin guztiak ari da egiten jokatzeko: eletroakupuntura, masaje linfatikoa, masaje arrunta, bainuak itsasoan...

Oinatz Bengoetxea sailkatuta dago finalerako. Asier Olaizola menderatu zuen finalerdian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.