Sebastian Gonzalezek ezkerreko hankan zuntz haustura duela egiaztatu dute gaur eguerdian egin dioten mediku azterketan. Hilaren 25ean izango du Lehen Mailako Pilotako Buruz Buruko Txapelketako finalerdia, Abel Barriolaren kontra, eta ikusi egin behar jokatuko duen.
Gonzalezek lehengo larunbatean lortu zuen txartela, Donostian Juan Martinez Irujori 22-20 irabazita. Partida hartan hartu zuen min.
Oinatz Bengoetxeak eta Asier Olaizolak jokatuko dute beste finalerdia -larunbat honetan-, final-laurdenetan hurrenez hurren Aimar Olaizolari eta Patxi Eugiri irabazi ondoren.
Pilota
Sebastian Gonzalezek zuntz haustura dauka ezkerreko hankan
Ikusi egin behar hilaren 25ean Abel Barriolaren kontrako finalerdia jokatzeko moduan izango den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu